KK Null & The Noiser
Aurkezpena - Zuzenekoa
- 2011/03/11 07:00 pm - 09:00 pm

KK Null & The Noiser

Parte-hartzaileak

Kazuyuki Kishino Japoniako noise musikaren mugimenduko izen nabarmenenetakoa da. The noiser (zaratazalea) izenaren azpian Julien Ottavi media-aktibista, artista, ikerlari, konposatzailea gordetzen da.

Koordinazioa: Audiolab

Arteleku. Martxoaren 11, 19:00etan.

Kazuyuki Kishino Japoniako noise musikaren mugimenduko izen nabarmenenetakoa da. 80ko harmakadatik gaurdaino, bere musika abenturek, bereziki ZENI GEVA bezalako rock taldeetan parte hartuz edo bere bakarkako proposamen elektronikoen bidez, nazioarteko musika esperimentalaren zirkuituan ohiko bihurtu dute bere izena. Bide luze hortan Kishinok Min Tanaka Butoh dantzaria, Merzbow, Seijiro Murayama (Fushitsuha), Tatshuya Yoshida (Ruins), Eye Yamatsuka (Boredoms, Naked City), Chris Watson (Cabaret Voltaire), Keiji Haino edo Fred Frith izan ditu lagun, eta nazioarteko jaialdi esaguratsuenetan aurkeztu zan du bere lana. Hogei urteren ondotik gitarra musika tresa nagusi bezala izan ondotik, KK Nullek elektronikarentzarako joera hartu zuen, zarata elektronikoa, ambient elektroakustikoa, erritmo puskatuak eta drone pisutsuak erabiliz minimalismoaren eta maximalismoaren artean kokatzen den musika gihartsua osatuz.

The Noiser (zaratazalea) izenaren azpian Julien Ottavi media-aktibista, artista, ikerlari, konposatzailea gordetzen da. Nantes hiriko Apo33 plataformako sortzaile eta kideak, soinu artea, bideoa, teknologia berriak eta gorputz performancea nahasten dituen sorkuntza lana jorratzen du. Azken hamarkadan bereziki ahotsa eta honen ordenagailu bidezko eraldaketa izan du ikergai Ottavik, software librea erabiliz eta bere gailu eletronikoak (irrati transmisoreak, osziladoreak, mixerrak...) sortuz. Horren haritik APODIO izeneko Linux distribuzioaren sortzaile nagusia da. Musikaren alorrean Formanex bezalako taldetan hartu du parte eta Jenny Pickett, Brandon Labelle, Keith Rowe, Kasper T. Toeplitz, Christian Galarreta, Zbigniew Karkowski, Randy Yau, Dion Workman edo Phill Niblock bezalako artistekin egin du lan.

Loturak:

http://www.kknull.com/

 

http://www.noiser.org

 

http://www.apo33.org

 

http://www.a10lab.info

 

http://fibrr.apo33.org

 

http://ecos.crealab.info

 

iCal
Dokumentu Akzioak
HOTS! Paisai Soinu Irratia

podcast #49 Escoltando a Tres 2014/02/11

Generikoki, Itzaltzeko Kontzertuak, edo «Blackout» direlakoak, espazio batean sumatzen diren soinuen entzunaldi arretatsuan datza, era mailakatuan itzaliz joatearen prozesuan, haien kokapena eta indarraren arabera, soinu eta argi alorreko hondakinetatik ahalik eta gehien askatutako isiltasun bat lortzea izanik helburu. Soinu disekzio progresibo horrek ikus-entzuleei ahalbidetzen die gune batean elkarbizi diren osagai mekaniko eta argizko osagai guztiak bereiz […]
Gehiago…